Carmen Urruela

Carmen Urruela

Carmen Urruela Simone de Beauvoir Talde feministaren sortzaileetako bat izan zen 1986an, eta, hainbat urtez, Bilbon 1996tik egiten ari den Emakumeek sortutako Zinema Erakusketaren antolatzaileetako bat izan da.

Zinema-zikloak, hitzaldiak eta emakumeek zineman duten presentziari buruzko hainbat jarduera antolatu ditu (zuzendariak, ekoizleak, kritikarik, etab.), baita gizarte eta kultura arloko beste ziklo batzuk ere.

Bilboko Gaylesbitrans zinema-jaialdian (Zinegoak), Bilboko inemaldi fantastikoan (FANT) eta bertako Zinema Ikusezinaren Jaialdian epaimahaikide izan da.

Lanbidea: Simone de Beauvoir Talde Feministaren sortzaileetako bat

Bideo esperimentaleko tailerra

Tailerrean, partaideek ikus-entzunezko proiektu txiki bat garatzea proposatzen da; praktikak sorkuntza askea sustatuko du, prozesuan zehar esperimentazioa eta jolasa bultzatuz. Ikus-entzunezkoen alorrean interesa duten pertsonei eta euren proeiktua landu nahi duten artistei zuzenduta dago.

Eguna: 2020ko urriaren 10a · Ordutegia: 9:30etik 17:30era
Lekua: ECCBI (Escuela de Cine Bilbao). Deustuko Erribera, 70 · Bilbo
Prezioa: 10€ (kafea, tea eta bazkaria barne)

Izen-emateak