Gonbidatuak

Beatriz Sánchez

Beatriz Sánchez multimedia artista da, Arte Ederretan lizentziaduna (EHU) eta Arte Digitaletan masterra (Pompeu Fabra Unibertsitatea).
Bere lan artistikoak hainbat aipamen jaso ditu eta jaialdi, talde eta arte azoka ugaritan aurkezten ari da.
Gaur egun, bere lan artistikoaren ekoizpena eta estatu-mailako talde ezagunen bideoklipak uztartzen ditu. Pedagogia sortzailean ere aritzen da, eta aldizka, bideo-sorkuntza tailerrak ematen ditu kulturgune eta jaialdietan.

Lanbidea: Ikus-entzunezko sortzailea