Ana Carrasco-Conde

Ana Carrasco-Conde

Ana Carrasco-Conde Filosofia irakaslea da Madrilgo Complutense Unibertsitatean eta ikertzaile gonbidatua Bavariako Zientzien Akademian. 2009an Filosofian doktoratu zen UAMen, gaizkiaren arazoari buruzko tesi batekin. 2012an Deutscher Akademischer Austauschdienst eta Fundación Universidad.es erakundeek Giza Zientzien Ikerketa Saria eman zioten. Metodologikoki, bere lanaren ezaugarria da “kontzeptuak asaldatzea”, hau da, iraganean hitzei ematen zitzaizkien erabilerak eta zentzuak tokiz aldatzea eta orainera ekartzea. Horrela, oharkabean pasatzen diren, baina gure bizitza sozialki eta politikoki baldintzatzen duten oinarriak dituzten egungo inertziak eta ohiturak hautsiz. Ostegunetan Angela Barcelorekin kolaboratzen du Cadena SER irratiko “Hoy por Hoy” saioan. Aldizka, La Marean idazten du, egunkarian (“Disruptiva” seriean) zein aldizkarian (“El incordio” atalean). La Térmica-ko (Malaga) “Detonar la realidad” filosofia zikloa zuzentzen du. “Infierno horizontal” (2012), “La limpidez del mal” (2013), “La ciudad reflejada” (2015), “Presencias irReales” (2017) eta, Luciana Cadahia-rekin batera, “Fuera de sí mismas” (2020) lanen egilea da.

Lanbidea: Filosofaria

Bideo esperimentaleko tailerra

Tailerrean, partaideek ikus-entzunezko proiektu txiki bat garatzea proposatzen da; praktikak sorkuntza askea sustatuko du, prozesuan zehar esperimentazioa eta jolasa bultzatuz. Ikus-entzunezkoen alorrean interesa duten pertsonei eta euren proeiktua landu nahi duten artistei zuzenduta dago.

Eguna: 2020ko urriaren 10a · Ordutegia: 9:30etik 17:30era
Lekua: ECCBI (Escuela de Cine Bilbao). Deustuko Erribera, 70 · Bilbo
Prezioa: 10€ (kafea, tea eta bazkaria barne)

Izen-emateak