Gonbidatuak

Almudena Cacho

Almudena Cacho kazetaria da. Gaur egun, eta azken 11 urteetan, "MQP" irratsaioa zuzentzen eta aurkezten du, asteburuko goizetan Radio Euskadin. Hain zuzen ere, Radio Euskadin ahots garrantzitsua izan da 90eko hamarkadaz geroztik irrati-programetan —eta albistegietan, neurri txikiagoan—. Euskal irrati-entzuleek hainbat hamarkadatan babestu dute beraren lana. Besteak beste, Punto Radio Bilbao zuzendu zuen 2007tik 2010era, eta "Protagonistak" izeneko saio beteranoaren Bizkaiko edizioa antolatu eta aurkeztu zuzen. Halaber, telebistako programak eta eztabaidak ere zuzendu eta aurkeztu ditu Euskal Telebistan. Bere ibilbide profesionala Bizkaiko COPE katean hasi zuen eta Euskal Herriko Miramar Irratian programak eta albistegiak abian jartzen, zuzentzen eta egiten parte hartu zuen.
Aldizka, artikuluak argitaratu ditu egunkarietan —Qué Nervión-en eta El Correon—, eta bikoizketa profesionalean aritu da ahotsa jartzen zinemako film luzeetan, telesailetan eta dokumentaletan. Antzerkian, Pakidermo euskal taldeko kide izan da hainbat urtetan.

Lanbidea: Kazetaria