Proiekzioak

Los reyes del mundo

Sinopsia

“Egun batean gizon guztiak lo geratu eta Lurraren ertzak erre egin ziren”. Los reyes del mundo desobedientziari, adiskidetasunari eta erresistentzian existitzen den duintasunari buruzko filma da. Rá, Culebro, Sere, Winny eta Nano Medellíngo bost kale-mutil dira. Erresumarik, legerik eta familiarik gabeko bost errege lur aginduaren bila abiatuko dira. Klan basati eta maitagarri baten bidez kontatutako ipuin subertsiboa, errealitatearen eta eldarnioaren artekoa. Bidaia bat ezerezera, den-dena gertatzen den lekura.

Fitxa

Jatorrizko izenburua

Los reyes del mundo

Urtea

2022

Iraupena

1:43:00

Herrialdea

Kolonbia, Luxenburgo, Frantzia, Mexiko, Norvegia

Zuzendaritza

Laura Mora

Gidoia

Laura Mora, María Camila Arias

Antzezleak

Carlos Andrés Castañeda, Davidson Andrés Flórez, Brahian Stiven Acevedo, Cristian Camilo David Mora

Oharra

Film onenaren Urrezko Maskorra Donostiako Zinemaldian (2022).

Ikus programa