Sinopsia
Nafarroako langile-herri bateko parroko izendatu dute Migel, 1936ko matxinadako egunetan. Gerraren ankerraren lekuko da eta kaltetuen alde jokatzea erabaki du, bizitza bera arriskuan jartzeraino iritsiz. 1936ko uztailean, matxinada militarraren gertaleku nagusietako bat da Nafarroa. Langile-gune garrantzitsu bat du Altzaniak eta parroko bidali dute Migel herri hartara. Erroman ikasketak bukatu berria da, eta halabeharrak nahi izan du lehenengo meza estatua Gerra Zibilera eramango duen matxinadaren hasierako orduetan eman behar izatea. Lehen egunetan hasi da errepresioa eta ankerkeria nabarmendu da bereziki jende asko errepublikanoa eta ezkerreko militantea duen herri honetan.
Gurutzada Santuaren izenean egiten diren bidegabekerien lekuko da Migel, eta hautatu beharra daukala sentitu du irmoki: Elizari omen egin edo Ebanjelioaren balioen bidetik segi, Jesukristoren berri ona zabaltzeko. Bere sinesteak eta idealak saldu nahi ez dituelarik, kaltetuen, herri xehearen, garaituen alde jokatzea erabaki du, horretarako bizitza bera arriskuan jarri behar badu ere.
Gero eta bakar eta nahasiago dago Migel, eta herriko maistrarekin ematen du denbora gehiena. Desagertu da maistraren senarra, errepublikanoa; gatazka hasi denetik inork ez daki non dagoen. Egunorokoan partekatzen dituzte beren beldurrak eta tristurak parrokoak eta Margaritak, eta maitasunaren eremurantz emekiro lerratuko den adiskidetasun sakon bat sendotu da elkarren artean.
Fitxa
Jatorrizko izenburua
La buena nueva
Urtea
2008
Iraupena
1:48:00
Herrialdea
Espainia
Zuzendaritza
Gidoia
Helena Taberna, Andrés Martorell
Antzezleak
Unax Ugalde, Bárbara Goenaga, Guillermo Toledo, Joseba Apaolaza, Maribel Salas, José María Sanz "Loquillo", Gorka Aguinagalde, Klara Badiola, Magdalena Aizpurua, Iñake Irastorza, Eric Probanza, Kandido Uranga, Jabier Muguruza, Susana Abaitua, Mikel Tello, Rodrigo Sáenz de Heredia
-
Data
-
Egoitza