Proiekzioak

Destello Bravío

Sinopsia

«Distira bizia, bizia baina biziagoa, gertatuko da, eta dena aldatuko da…». Isak bere buruari hitz egiten dio, bere grabagailuan mezuak utzita memoria desagertu edo galtzen duenerako. Cita bikote batean lotuta eta harrapatuta sentitzen da, santuz eta birjinaz betetako etxe batean Maria jaioterrira itzuli da bakardadeari aurre egiteko. Denboraren joanean galduta dagoen eta despopulazioak jota bizi den nekazal giroko-herri txiki bateko emakumeak, , eguneroko bizimoduaren apatiaren –non ezer apartekorik ez den gertatzen– eta esperientzia askatzaileak bizitzeko gogo biziaren artean bizi dira, zoriontsu izan ziren edo hala izatea amestu zuten tokiarekin berriro bat egiteko. Zerbait gertatuko da, eta aurrerantzean ezer ez da berdina izango.

Fitxa

Jatorrizko izenburua: Destello Bravío (Espainia. 2021).
Iraupena: 1:38:00.
Zuzendaritza: Ainhoa Rodríguez.
Gidoia: Ainhoa Rodríguez.
Akt.: Guadalupe Gutiérrez, Carmen Valverde, Isabel María Mendoza.

Ikus agenda