Arima

Fitxa

Arima. (Espainia. 2019) 1h 17min.
Zuzendaritza: Jaione Camborda
Gidoia: Jaione Camborda
Akt.: Melania Cruz, Nagore Arias, Rosa Puga Davila, Iria Parada, Tito Asorey, Mabel Rivera.

Sinopsia

Bi kanpotar iristean, bizitza aldatuko zaien lau emakumeren eta neskato baten istorioa da “Arima”. Kanpotar bat, ihes egin ondoren, herrian ezkutatuko da, izaki iheskor eta ikusezin baten antzera. Besteak, zaurituta dagoen armadun gizonak, emakumeen bizitza hainbat modutan asaldatuko du. Misterioz beteriko istorio honetan errealitatea eta irudimena, amesgaiztoak eta ametsak, beldurra eta desioa nahastu egingo dira.

Sarrera

Nota

Aurkezpena eta solasaldia Jaione Camborda zuzendariaren eskutik.