Sinopsia
Gabriel oso etorkizun handiko fiskala da eta bizitza kolokan jartzen zaio Poliziaren dei bat jasotzen duenean. Sekta batean suizidio kolektibo bat izan da Kanariar Uharteetan eta bere arreba txikia, Cordelia, kideetako bat zen. Haren hilotza ez da agertu. Gabrielek ez du arreba urtetan ikusi: haien artean zerbait gertatu zen eta haien bizitzak kontrako norabideetatik joan ziren.
Berehala bidaiatzen du uhartera gertakariak lehen eskutik ezagutzera eta ikerketan laguntzera. Han Helena ezagutzen du, Cordeliaren laguna, nortasun handikoa eta oso sentibera. Hura eta Gabriel ongi moldatzen dira hasieratik, Cordelia bizirik aurkitzeko desirak loturik.
Oso laster igartzen du Gabrielek beren arreba “Komunitatera” sektako buruak, magnetismo handiko eta jatorri iluneko emakumeak, liluraturik hurbildu zela. Cordeliak talde hartan iraganeko zauriak menderatzeko aterpea aurkitu zuen, baina bukaera tragiko baten atarikoa izanen ziren gertakari arraro batzuen lekuko eta konplize bihurtzen bukatu ere egin zuen.
Gabriel sektaren misterioetan murgiltzen den heinean, bere bizitzaz zituen ziurtasunak arrakalatzen hasten dira. Laster ulertzen du arreba bizirik aurkitzea bere burua salbatzeko era bakarra izan daitekeela.
Fitxa
Jatorrizko izenburua
Acantilado
Urtea
2016
Iraupena
1:39:00
Herrialdea
Espainia
Zuzendaritza
Gidoia
Helena Taberna, Natxo López, Andrés Martorell
Antzezleak
Daniel Grao, Juana Acosta, Goya Toledo, Ingrid García Jonsson, Jon Kortajarena, Josean Bengoetxea, Ana Gracia, Ciro Miró, Maiken Beitia, Xabier Elorriaga, Magdalena Aizpurua, Ramón Ibarra, Itsaso Arana, David Díaz, Miriam Ruiz
-
Data
-
Egoitza