Urriaren 19tik 21ra - Sala BBK (Bilbo)
XPREST! AUX. Zinema Express Lehiaketa
Parte har ezazu!

Lehiaketa

Sala BBK-n urriaren 19tik 21ra.

Erloju kontrakora!

Azkar, ideia bat… Kamera, bat-bateko testu bat, hainbat ordu edizio lanetan eta ahalegin handia zure film laburra epe barruan aurkezteko.

Gaia

Aurten, urriaren 19an eguerdiko 12etan Sala BBK-n jakinaraziko dugun ideia nagusi baten inguruan taxutuko da jaialdia.

Sariak

Garrantzitsuena pare hartzea da, baina badakigu zer-nolako zirrara sortzen duen sari bat jasotzeak, eta aurten ere horretarako aukera izango da, Emakunde, Bilbao Historiko eta AUX. magazineari esker. Sari ematea Sala BBK-n izango da urriaren 21an, 20etan.

Oinarriak

Zinemakumeak gara! eta AUX Magazine-k, Emakumeek Zuzendutako Zinema Express Lehiaketaren 7. Edizioa antolatu dute,
oinarri hauekin bat etorriz:

  1. Urriaren 19tik 21ra bitartean egingo den lehiaketan pertsona batek zein talde batek aurkeztutako lanek har dezakete parte, Inprimaki honetan aldez aurretik online izena eman ondoren, edo urriaren 19an, lehiaketako meeting point delakoan, betiere emakume batek edo emakume talde batek zuzendutako lanak direla ziurtatu ondoren.
  2. Laburmetraien gaia urriaren 20an emango da ezagutzera, eguerdiko 12:00etan, Sala BBK-n (Gran Vía López de Haro, 19-21, Bilbo). Komeni da persona bat edo gehiago agertzea lehiaketan parte hartuko duten talden ordezkari modura.
    Oharra: laburmetraien gaia jarduera aurkeztu eta handik bi ordura jakinaraziko da webgune honetan; horrela, lehiaketaren deialdian izena eman ez duten ekipoei aukera emango zaie bertan parte har dezaten.
  3. Lanak 2018ko urriaren 21an emango dira, 15:30tatik 17:30ra, lehiaketaren egoitza izango den Sala BBK-n. Epez kanpo emandako lanek ezin izango dute saririk jaso, baina antolakuntzak eskubidea dauka lanok lehiaketatik at erakusteko, jaialdiaren barruan.
  4. Fim laburrak euskaraz, gaztelaniaz edo audiorik gabe aurkeztu ahal izango dira. Gehienez ere, 5 minutuko iraupena izango dute, kreditu-tituluak barne, eta mov (1280×720 / 1920×1080) edo codec H.264 formatuan emango dira, ahal dela USB memorian. Antolakuntza ez da lehiaketaren formatu estandarretik kanpo aurkezten diren lanen erantzule egiten.
  5. Film labur guztietan, ondo ikusi beharko da AUX aldizkariaren ale bat. Antolakuntzak parte-hartzaileen esku jarriko ditu horretarako behar dituzten ale guztiak.
  6. Pertsona edo talde parte-hartzaile bakoitzak film labur bakarra aurkeztu ahal izango du.
  7. Lanek originalak eta inon aurkeztu gabeak izan behar dute. Antolakuntza ez da aurkeztutako lanek egile-eskubideen inguruan izan ditzaketen arau-hauste posibleen erantzule egiten.
  8. Antolakuntzak zinema, diseinu, komunikazio eta arte plastikoen munduekin erlazionatutako hiru pertsona aukeratuko ditu epaimahaia osatzeko, eta epaimahaiaren erabaki apelaezina jaialdiaren itxiera-ekitaldian emango da ezagutzera. Sari bat edo guztiak hutsik gera daitezke, baldin eta epaimahaiak uste badu lanok ez dutela kalitate nahikorik.
  9. XPREST! AUX. Lehiaketa 7. Edizioaren amaierako ekitaldia urriaren 21an izango da, 20etan, Sala BBK-n. Bertan, aurkeztutako film labur guztiak proiektatuko dira, eta dagozkion sariak banatuko dira.
  10. Sari hauek emango dira:
    • I. Saria: 600 euro, Emakunde-k emana.
    • II. Saria: 400 euro, Bilbao Historiko-k emana.
    • AUX Magazine saria: Talde osorako esperientzia gastronomikoa Bistró Guggenheim Bilbaon. AUX magazine-k emana.
    • Bilbao Historiko saria: Talde osorako esperientzia gastronomikoa Bistró Guggenheim Bilbaon. Bilbao Historiko-k emana.
  11. Parte-hartzaileek antolakuntzari lagatzen dizkie egindako film laburren gaineko komunikazio publikorako, erreprodukziorako eta banaketarako eskubideak.
  12. Lehiaketan parte hartuz gero, oinarri hauek onartu behar dira.

Palmaresa

Zorionak guztioi!

"Amores perros", María Marquinez Quintana, Andrea Navazo Campos eta Zaira González Fernández-ek zuzendua. "Lehen saria".

"Noruega", Alba Lozano-k zuzendua. "Bigarren saria".

"Goraberak", Aitziber Basterra-k zuzendua. "Accesit Bilbao Historiko".

"¿Me quiere?", Lorea Lyons eta Ane Inés Landeta-k zuzendua. "Accesit AUX Magazine".

Epaimahaia

Fiat justitia et pereat mundus

Roberto González

AUX Magazine-ko erredaktore burua

Elssie Ansareo

Argazkilaria

Olga Ruiz

Argazkilaria

Kontaktua

Nola lagun diezazukegu?