Urtero sasoi hau iristean berpizten zaigun ilusioaz aurkezten dizuegu Emakumeek Egindako Zinearen XIV. Erakusketa. Ikusezina ikusgarri egin nahi dugu, eta Bilboko ikuslegoari eta zinemagintzari emakumeen ikuspegi desberdinak hurbildu…


Zinemakumeak esan zuen

Zinemakumeak XIV

Bilbo | 2009.09.03 | 0 |

Urtero sasoi hau iristean berpizten zaigun ilusioaz aurkezten dizuegu Emakumeek Egindako Zinearen XIV. Erakusketa.

Ikusezina ikusgarri egin nahi dugu, eta Bilboko ikuslegoari eta zinemagintzari emakumeen ikuspegi desberdinak hurbildu nahi dizkiegu. Izan ere, seguru gaude horri esker zinema maite dutenek mundua beste modu batera ikusi ahal izango dutena.

Beti bezala, era askotako gaiak bilatu ditugu; errealizadoreak jatorri desberdinekoak izatea eta genero desberdinak lantzea. Azken batean, bestelako areto komertzialetan nekez ikus daitezkeen filmak bilatu ditugu. 

Gainera, edizio honetan eta Erakustaldiarekin hasteko, Erika Lust zine erotikoko errealizadorea izango dugu gure artean, eta zinema feminista eta pornografikoa egiteko aukeraz hitz egingo digu bere hitzaldian. Hark proposatutako ikuspegitik gai horren inguruan hausnarketa egitea oso interesgarria izango dela iruditzen zaigu.

Espero dugu aukeratu ditugun filmak gustukoak izango direla gurekin batera erakustaldi hau partekatu eta gozatzera datozen guztientzat.

berriak, bilbo, erakusketa


Flickr

Info

Bidali iezaguzu zure iruzkinak

Notify me



Irudi galeria

Thumb
Thumb
Thumb
Thumb
Thumb
Thumb

Esteka | Irudi galeria »

Deskargak

Thumb Thumb Thumb Thumb Thumb Thumb

Esteka | Deskargak »

Kontaktua