Zinemakumeak esan zuen
Zinemakumeak XIII
Bilbo | 2008.11.07 | 0 |
Eta badira hamahiru udazken!
Eta emakume zuzendariak indartsu datoz, aste betez, Bilboko kulturaren eragile izateko. Euren proposamenekin eguneroko bizimodutik atera eta ikuspegi berriei begira jartzen gaituzte.
Emakume zine-sortzaileek euren indarra erakusten digute zinearen merkatuak zehazten dituen arauak apurtzeko, egunerokotasuna nola ikusten duten adierazten digute, haize fresko eta berrituaren antzera, ikusle heterogeneoaren bidez unibertsalera eramaten gaituena, hura aldatuz.
Aurten Lola Mayo dokumentalen eta fikziozko filmen gidoigilea izango dugu gure artean: Gure ustez, “Misterio y límite del guión cinematográfico” izenburuarekin emango duen hitzaldia interesgarria izango da, besteak beste zineko historia onen atzean dagoen sormen-lana ezagutzeko aukera izango dugulako.
Aurten ekarri ditugunak zuen gustukoak izango direlakoan gaude; bada, gozatu gure zinearekin!

