1950ean, Hegoafrikako Apartheida hasi besterik ez da egin. Aminak pentsamolde irekia du eta ez ditu indiar komunitatearen arauak jarraitzen. Miriam, bestalde, senar matxista baten mendeko emaztea da. Haien arteko…


The World Unseen

1950ean, Hegoafrikako Apartheida hasi besterik ez da egin. Aminak pentsamolde irekia du eta ez ditu indiar komunitatearen arauak jarraitzen. Miriam, bestalde, senar matxista baten mendeko emaztea da. Haien arteko ezusteko erakarpenak arriskuan jarriko du bien oreka.

Shamim Sarif

Shamim 1969an jaio zen Erresuma Batuan, baina sustrai sakonak ditu Afrika hegoaldean, hantxe jaio eta hazi baitziren bere guraso eta aitona-amonak. Horixe izan zen “The World Unseen” bere lehen eleberriaren inspirazio-iturria, eta hainbat literatur sari irabazi zituen hari esker. Gerora, izenburu bereko bere bigarren filma zuzentzeko ere balio izan zion. “The World Unseen” Torontoko Nazioarteko Zinema Jaialdian estreinatu zuten.

Gaur egun bi filmetan ari da lanean; 2004an idatzitako eta bere beste eleberri batean oinarritutako “Despite the Falling Snow” filma, aurreprodukzio-fasean dagoena, eta “The Dreaming Spires”.

Filmografia

2007. The World Unseen
2007. I Can’t Think Straight

Sariak

2009. Zinema Gay eta Lesbikoaren Kanarietako Jaialdia - Aktore Onenaren Saria Sheetal Shethentzat
2009. Nazioarteko Zinema Gay eta Lesbikoaren Ibitzako Jaialdia (Itsasoaren Jaialdia) - Aktore Onenaren Saria Sheetal Shethentzat
2008. Nazioarteko Zinema Gay eta Lesbikoaren Tampako Jaialdia - Ikuslegoaren Saria Film Onenari eta Zuzendari Onenaren Saria
2008. Zinema Feminista eta Lesbikoaren Pariseko Jaialdia - Film Onenaren Saria
2008. Verzaubert Zinema Jaialdia - Zilarrezko Domina
2008. Zinema Gay eta Lesbikoaren Miamiko Jaialdia - Ikuslegoaren Saria
2008 Phoenix International Film Festival. Zuzendari Onenaren Saria

Irudiak

Thumb Thumb

Fitxa

  • Zuzendaritza: Shamim Sarif
  • Gidoia: Shamim Sarif
  • Nazionalitatea: Erresuma Batua/Hego Afrika
  • Iraupena: 94 min.
  • Antzezleak: Lisa Ray, Sheetal Sheth, Parvin Dabas, Nandana Sen.


Proiekzio aretoa

Mapa

Trailerra

Para poder ver el reproductor necesitas tener instalado el Flash Player de Adobe.

Kontaktua