Istorioa sukaldaritza-eskola batean hasten da. Hantxe aurkitzen dira, negarrez arrantzaka (txikitzen ari diren tipulen eraginez), azken ikasturteko sei ikasleak, etorkizuneko sukaldariak.
Juantxo irakaslea…


Sukalde kontuak

Istorioa sukaldaritza-eskola batean hasten da. Hantxe aurkitzen dira, negarrez arrantzaka (txikitzen ari diren tipulen eraginez), azken ikasturteko sei ikasleak, etorkizuneko sukaldariak.
Juantxo irakaslea alfer koadrila horretan fundamentu pixka bat jartzen saiatuko da, baina nekez egingo du, arazoak bata bestearen atzetik eroriko baitzaizkio, zerutik euria bezala.

Aizpea Goenaga

Interpretazioa ikasi zuen Cristina Rota eta Dina Rothekin. Interpretazio eta antzerkigintza ikasketak ere egin zituen New Yorken. EHUko Antzerki Eskolan diplomatu zen, eta hainbat filmetan lan egin du zinemako aktore gisa. Antzerkian eta telebistan ere lan egin du aktore eta zuzendari gisa.
“Goenkale” telesail ospetsuko gidoilari da, eta haren zuzendari ere izan da XI. eta XII. denboraldietan.
Bernardo Atxagaren “Zeru horiek” eleberria egokitu eta zinemarako gidoi bihurtu du, eta “Zeru horiek” telebista-filma ere zuzendu du.
“Sukalde kontuak” da haren lehen film luzea.

Filmografia

2009. Sukalde kontuak
2005. Zeru horiek (TV movie)

Irudiak

Thumb Thumb

Fitxa

  • Zuzendaritza: Aizpea Goenaga
  • Gidoia: Aizpea Goenaga
  • Nazionalitatea: Espainia
  • Iraupena: 95 min.
  • Antzezleak: Isidoro Fernández, Bárbara Goenaga, Mikel Losada, Galder Pérez, Aitziber Garmendia, Roberto Alonso, Lander Otaola, Ane Ganarain, Lilliam Kourí, Loli Astoreka, Ramón Agirre, Oscar Terol, Tania de la Cruz.


Proiekzio aretoa

Mapa

Trailerra

Para poder ver el reproductor necesitas tener instalado el Flash Player de Adobe.

Kontaktua