“Ramayana”: Rama jainkoari buruzko epopeia hindua. Haren emazte Sita bahitu egin zuten, eta Ramak salbatu zuen tximu batzuen laguntzarekin.
“Sita Sings the Blues”: senarrak emailez…


Sita Sings the Blues

“Ramayana”: Rama jainkoari buruzko epopeia hindua. Haren emazte Sita bahitu egin zuten, eta Ramak salbatu zuen tximu batzuen laguntzarekin.
“Sita Sings the Blues”: senarrak emailez abandonatzen duen Nina emakume modernoaren istorioa, Sitaren kondairarekin batera kontatua.
Animazio-film koloretsu eta hunkigarria da eta 2D-tako hainbat arte bateratzen ditu, denborak urruntzen dituen baina berdintsuak diren bi kontakizunak egiteko. Film musikala da eta han agertzen diren tximu hegalariek, jainkoek eta bihotz hautsidun artistak 20ko hamarkadako baladen jazz-erritmoan dantza egiten dute.

Nina Paley

Nina Paley Illinoisen jaio zen, AEBetan, 1968an. 1988an Kaliforniara aldatu zen eta marrazteari eta “Nina’s Adventures” eta “Fluff komikiak idazteari ekin zion. 1998an lehen lanak egin zituen animazioaren esparruan, eta kamerarik gabeko lehen IMAX filma egin zuen, “Pandorama”, 2000 eta 2001ean hainbat jaialditan erakutsi zuten film laburra. 2001ean “Fetch!” ekoitzi zuen, ilusio optikoetan oinarritutako marrazki bizidunen film laburra.

Filmografia

2008. Sita Sings the Blues
2005. Dandaka Dharma (film laburra)
2002. Fetch! (film laburra)
1998. Pandorama (film laburra)

Sariak

2008. Berlineko Nazioarteko Jaialdia - Kristalezko Hartza Aipamen Berezia
2008. Denverreko Nazioarteko Zinema Jaialdia - Zuzendari Berri Onenaren Saria
2008. Gotham Sariak - Estreinatu Gabeko Film Onena

Irudiak

Thumb Thumb

Fitxa

  • Zuzendaritza: Nina Paley
  • Gidoia: Nina Paley
  • Nazionalitatea: EEBB
  • Iraupena: 82 min.


Proiekzio aretoa

Mapa

Trailerra

Para poder ver el reproductor necesitas tener instalado el Flash Player de Adobe.

Kontaktua