“Retorno a Hansala” egiazko gertakarietan oinarritua dago zati batean. Filmak Martinen istorioa kontatzen du. Martin ehorztetxe bateko enpresaria da, eta Gibraltarko itsasartean hildako mutiletako…


Retorno a Hansala

“Retorno a Hansala” egiazko gertakarietan oinarritua dago zati batean. Filmak Martinen istorioa kontatzen du. Martin ehorztetxe bateko enpresaria da, eta Gibraltarko itsasartean hildako mutiletako baten gorpuan telefono-zenbaki bat aurkituko du. Hala ezagutuko du Leila, hildakoaren arreba, anaiaren gorpua aberriratzen ahaleginduko den neska gazte etorkina.

Chus Gutiérrez

Chus Gutiérrez Granadan jaio zen, baina zortzi urte zituela bere familia Madrilera aldatu zen. 1983an New Yorkera bidaiatu zuen, eta han zinemagintzako hainbat ikastaro egin eta Super8-n film labur ugari errealizatu zuen. 1985ean bi urteko programa batean sartu zen City College-n, zinemaren alderdi guztiak lantzeko.
1987an Madrilera itzuli zen eta Chochonis musika-taldeko kide izan zen. Gerora, Joaquim Jordáren zuzendari-laguntzaile gisa lan egin zuen “El encargo del cazador” filmean eta muntaketa-laguntzaile gisa hainbat film luze eta dokumentaletan.

Filmografia

2008. Retorno a Hansala
2005. El Calentito
2004. En el mundo a cada rato
2004. Hay motivo
2002. Poniente
1997. Insomnio
1995. Alma gitana
1994. Sexo oral
1991. Sublet

Sariak

2008. Valladolideko Seminci - Epaimahaiaren Sari Berezia
2008. Kairoko Nazioarteko Zinema Jaialdia - Urrezko Piramidea Lehen Saria
2008. Zinema Espainiarraren Tanger-Málagako Jaialdia - Ikuslegoaren Hércules Saria

Irudiak

Thumb Thumb

Fitxa

  • Zuzendaritza: Chus Gutiérrez
  • Gidoia: Juan Carlos Rubio/Chus Gutiérrez
  • Nazionalitatea: Espainia
  • Iraupena: 95 min.
  • Antzezleak: José Luis García Pérez, Farah Hamed, Antonio de la Torre, Cuca Escribano, Antonio Dechent, Sebastián Haro, César Vea, Miguel Alcíbar, Alba Fernández.


Proiekzio aretoa

Mapa

Trailerra

Para poder ver el reproductor necesitas tener instalado el Flash Player de Adobe.

Kontaktua