Las vidas posibles
Film luzea | Kapitol Zinema | 20.00 | J.B. | Trailerra ikusi
Egun batez Luciano hegoalderantz abiatuko da (Patagoniara), egin ohi dituen negozio-bidaietako batean, eta desagertu egingo da. Haren emaztea, gizonaren faltagatik etsita, haren bila abiatuko da. Iritsitakoan, Lucianoren berdina den gizon bat aurkituko du, baina beste emakume batekin ezkondua, beste bizimodu bat duena, eta, gainera, andrea ezagutuko ez balu bezala jokatzen duena. Patagoniako klima hotza eta desertu hutsa istorio honetarako eszenatoki ezin hobeak dira, istorioa anbiguotasunen lurraldean barneratzen baita, non ziurtasun oro desagertu egiten baita istorioak aurrera egin ahala, misterio eta bitxikeriazko kliman murgildu arte.
Sandra Gugliotta
Sandra Gugliotta Buenos Airesen jaio zen. Zinema-ikasketak egin zituen Enerc-en (INCAAko Zinema Eskola) eta, gerora, interpretazioa eta aktoreen zuzendaritza lanak egin zituen bereziki. Hainbat urtez telebistan lan egin zuen, telebistako fikzioen zuzendari ospetsuenetako batzuen laguntzaile gisa. Aldi berean, fikziozko filmak eta dokumental independenteak ekoitzi ditu. 2002an lehen film luzea zuzendu zuen, “Un día de suerte”, eta sari ugari jaso zituen; hala nola, “Caligari” kritikaren Saria eta “Don Quijote” Aipamena.
Filmografia
2009. En nuestros corazones para siempre
2007. Las vidas posibles
2002. Un día de suerte
1994. Noches Áticas (film laburra)
Sariak
2008. Tandileko Jaialdia (Argentina) - Epaimahaiaren Aipamen Berezia
2007. Locarnoko Nazioarteko Jaialdia - CICAE Sariaren Aipamen Berezia (International Art & Essay Cinema Confederation
2005. Berlineko Zinema Jaialdia - World Cinema Fund (Gidoari Saria)

