Hounded
Film luzea | Kapitol Zinema | 20.00 | J.B.G.A. | Trailerra ikusi
Elsa Seifertek ia berrogeita hamar urte ditu, eta nerabe zailekin lan egiten duen gizarte-langilea da. Raimarrekin bizi da, baina aspalditik ez du gehiago maite, eta Daniela izeneko alaba du, bakarrik bizitzera joan berri dena. Elsarentzat ez da une gozoa eta, horregatik, errazago hautematen du arreta-seinale oro. Jan da lanean lagundu behar duen azken mutila. 16 urte ditu eta lehen unetik modu obsesiboan bota dio begia Elsari.
Angelica Maccarone
Angelina Maccarone (Köln, 1965). Gidoilari eta zuzendari gisa ospetsu egin aurretik, musikari alemaniar ospetsuentzako letrak idatzi zituen. Haren lehen gidoiak, “Kommt Mausi raus?!” izenekoak, arrakasta itzela izan zuen Alemaniako telebista publikoan, eta ordainetan, Telestar Saria jaso zuen 1995ean. Hurrengo urtean lehen lana egin zuen zuzendari gisa, “Alles wird gut”, eta hainbat zinema-jaialditan erakutsi zuten; esate baterako, Toronton, Los Angelesen eta Londresen. Gerora, “Ein Engel schlägt zurück” telebistarako filma zuzendu zuen, eta nazioarteko kritikaren txaloak jaso zituen. 2007an “Hounded” egin zuen, eta Locarnoko Zinema Jaialdian Urrezko Lehoinabarraren saria eman zioten. “Vivere” du azken filma eta hainbat sari eskuratu ditu; esaterako, film luze onenaren saria zinema gay eta lesbikoaren Tenerifeko Jaialdian.
Filmografia
2007. Vivere
2006. Hounded
2005. Fremde Haut
1998. Ein Engel schlägte zurük
1997. Alles wird gut
1995. Kommt Mausi raus?!
Sariak
2006. Locarnoko Nazioarteko Zinema Jaialdia - Urrezko Lehoinabarra
2006. Alemaniako Zinemarako Kritikaren Sariak - Aktore Onenaren Saria Maren Kroymannentzat

