Dunya & Desie
Film luzea | Kapitol Zinema | 20.00 | J.B.G.A. | Trailerra ikusi
Dunya, neska musulman praktikantea, eta Desie, tulipanak baino holandarragoa, betidaniko lagunak dira. Orain 18 urte dituzte, eta arazo larriak ere bai. Dunya Casablancara eraman du bere familiak, han familiarteko batekin ezkontzen saiatzeko, eta Desie haurdun gelditu da.
Inoiz baino gehiago behar dute elkar, eta halaxe, bidaia hasiko dute Marokon zehar, desertu, harkaitz eta autobus ezin zaharragoen artean. Biztanleek martetarrak balira bezala so egingo diete eta gaizki ulertzeak ere sortuko dira; batzuk barregarriak, beste batzuk ez horrenbeste. Gorabehera horien erdian, Dunyak eta Desiek beren arazoei aurre egiteko adorea aurkituko dute.
Dana Nechushtan
Dana Nechushtan (Israelen) jaio zen 1970ean. 1994an graduatu zen Zinema eta Telebistarako Herbehereetako Akademian. Telebistarako zenbait lan egin ondoren, lehen film luzean lan egin zuen “Ivoren Wachters"-ekin, 1998an. Zinema eta telebista tartekatu ditu, eta azken horretan “Dunya & Desie” seriea zuzendu zuen hainbat denboralditan zehar. Telebistako drama horretako pertsonaiak pantaila handira egokitzea izan da haren azken proiektua, 2008koa.
Filmografia
2008. Dunya & Desie
2006. Nachtrit
2001. Necrocam
2000. Total Loss
1999. De nacht, de dag en het Dnister
1998. Ivoren Wachters
Sariak
2008. Herbehereetako Golden and Platin Films Jaialdia - Golden Film Saria
2007. Sarajevoko Zinema Jaialdia - Teen Arena Ikuslego Gaztearen Saria

