Dunia
Film luzea | Kapitol Zinema | 20.00 | J.B.G.A.
Dunia olerkigintzako ikaslea eta sabel-dantzako dantzaria da, eta barnetik datorkion arte-adierazpena itoarazi behar du, ezin baitu desiorik sentitu. Beshir doktore sutsu eta jakintsu ezagunak gidatuta, Duniak olerkigintzan, dantzan eta musikan estasia bilatzeari ekingo dio buru-belarri, eta horrek emakumeen mundura eramango du, emakumezkoen sexualitatea zapaltzen eta aldi berean gurtu egiten duen gizarte batean. Azkenean, Duniak aurre egin beharko die plazera bizitzeko duen gaitasuna suntsitu duten usadioei, plazer hori bizitu ahal izan aurretik.
Jocelyne Saab
Jocelyne Saab Beiruten jaio zen 1948an, eta hogei dokumental egin ditu, beste hainbeste bideo-klip –arabiarrezko kantuen izarrekin– eta hiru film luze.
Filmografia
2005. Dunia
1995. Kanya Ya Ma Kan, Beyroutht
1985. Adolescente, sucre d'amour
1979. A Letter from Beirut (dokumentala)
1978. Egypt City of the Dead (dokumentala)
1976. Beirut Is No Longer Never (dokumentala)
1976. For a Bit of Life (dokumentala)
1976. South Lebanon: The Story of a Village Under Siege (dokumentala)
1976. War Children (dokumentala)
1975. A Personal Drawing of a French Mercenary (dokumentala)
1975. Lebanon in a Whirlwind (dokumentala)
Sariak
2006. Fribourgeko Nazioarteko Zinema Jaialdia, Suitzan - Ikuslegoaren Saria eta Gazteen Epaimahaiaren "E-Changer" Saria
2006. Milaneko Nazioarteko Zinema Jaialdia - Milaneko Probintziako Saria
2006. Algarveko Nazioarteko Jaialdia, Portugalen - Film Luze Onenaren Mediterrar Saria
2006. Singapurreko Jaialdia - Hanane Turkentzat Aktore Onenaren Silver Screen Saria

