35 Shots of Rum
Film luzea | Kapitol Zinema | 20.00 | J.B.G.A. | Trailerra ikusi
Lionel, adin ertaineko gizona, alarguna eta isila, Pariseko apartamentu-eraikin xume batean bizi da Josephine alabarekin. Bizimodu eroso eta zoriontsua dute biek, konfiantzan eta elkarrekiko maitasunean oinarritua. Denborak aurrera egin ahala, lehen aldaketa-zantzuak agertuko dira aita-alaben bizitzan; bizilagun berriak sartuko dira haien bizitzetan, eta haiek ordura arte izandako harremana aldatuko dute. Bizimodu berri bat hasiko da.
Claire Denis
Claire Denis Parisen jaio zen 1948an. Institut des Hautes Études Cinématographiques-en graduatu zen eta bere lehen film luzea, “Chocolat” (1988), Canneseko jaialdiaren sekzio ofizialean aurkeztu zuten. 1996an, “Nénette et Boni” filmarekin, Urrezko Lehoinabarra irabazi zuen Locarnoko jaialdian. “L’intrus” (2004) lana Veneziako sekzio ofizialean lehiatu zen, eta Gijoneko Zinema Jaialdiak atzera begirako emanaldia eskaini zion 2005ean. Dokumentalen esparruan ere lan egin du, eta “Vers Mathilde” (2005) izan da haren azken lana.
Filmografia
2008. 35 Shots of Rum
2007. White Material
2005. Vers Mathilde
2004. L'intrus
2001. Trouble Every Day
2001. Vendredi soir
1999. Beau Travail
1996. Nénette et Boni
Sariak
2008. Gijoneko Zinema Jaialdia - Epaimahaiaren Sari Berezia
2007. London Film Festival - Talentuari Albert Dunhill Saria
2007. Dinard British Film Festival - Gidoi Onenaren Saria
2007. Donostiako Zinemaldia - CICAE Saria

