Erika Stockholmen (Suedian) jaio zen 1977an, eta han egin zuen Zientzia Politikoetako lizentziatura. Feminismoa izan zen bere espezialitatea (Lundeko unibertsitatea). 2000. urteaz geroztik Bartzelonan bizi da.…


XIV. Inaugurazio ekitaldia

Erika Stockholmen (Suedian) jaio zen 1977an, eta han egin zuen Zientzia Politikoetako lizentziatura. Feminismoa izan zen bere espezialitatea (Lundeko unibertsitatea). 2000. urteaz geroztik Bartzelonan bizi da.
Lust Films-en sortzaileetako bat da, ikus-entzunezko lanen produktorea, sexu-kulturan aditua eta kazetaria.
2004an “The Good Girl” ekoitzi eta zuzendu zuen, emakumeentzako istorio labur eta esplizitu bat, eta harrera bikaina izan zuen nazioartean. Gerora, lan hura bera 2007ko apirilean estreinatutako Lusten lehen film luzearen “Cinco historias para ellas” parte izan zen. “Cinco historias para ellas” filmak Gidoi Onenaren saria jaso zuen Bartzelonako Zinema Erotikoaren Jaialdian (2007), Emakumeentzako Film Onenaren saria Berlineko VENUSen (2007), New Yorkeko CineKink-en Ikuslegoaren Aipamen Berezia (2008) eta Torontoko Feminist Porn Awards-en Film Onenaren saria (2008).
Joan den urtean bigarren filma eman zuen ezagutzera, “Barcelona Sex Project”, dokumental erotiko gisakoa.
“Porno para mujeres” liburua argitaratu du; X zinemarako gida da, eta pornoa gustatu arren oraindik horretaz jabetu ez diren emakume guztiei zuzenduta dago.
Zinema pornoa zuzentzen duten emakume gutxietako bat da. Zinema pornora beste etika bat eta beste estetika bat eraman nahi ditu Lustek, bere hitzetan; haren inguruko klixeak urrundu eta sexu-pizgarri osasungarri eta positibo bihurtu nahi du pornoa.

Irudiak

Thumb

Fitxa

  • Hitzaldia: "Porno feministarik izan al daiteke?"
  • Hizlaria: Erika Lust


Auditorioa

Mapa

Deskargak

Thumb Thumb Thumb Thumb Thumb Thumb

Esteka | Deskargak

Kontaktua