“Simone de Beauvoir” Sariaren ematea: Isa Campo

Urriak 21 larunbata | Sala BBK | 19:00

“Simone de Beauvoir” Sariaren ematea: Isa Campo

Aurkezpena

Isa Campo zuzendari, gidoilari eta ekoizleari “Simone de Beauvoir” saria emateko ekitaldia. Haren aurretik sari hau jasotakoak dira maila handiko hainbat emakume, hala nola Ángeles González-Sinde, Maite Ruiz de Austri, Icíar Bollaín eta Núria Vidal.
Ekitaldia ondoren Lucía Martínez Odriozola kazetariak sariduna elkarrizketatuko du.

Lucía Martínez Odriozola

Lucía Martínez OdriozolaLucía Martínez Odriozola (Bilbo, 1958). Kazetaria, EHU-ko kazetaritza irakaslea eta Pikara magazineko fundatzaileen bat.

Isa Campo

Isa CampoIsa Campo (Oviedo, 1975) gidoilaria, zuzendaria, ekoizlea eta zinema zuzendaritzako irakaslea da Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean. La próxima piel, Los pasos dobles (Isaki Lacuesta, Urrezko Maskorra 2011ko Donostiako Zinemaldian), Los condenados (Isaki Lacuesta, Fipresci saria 2009ko Donostiako Zinemaldian) fikziozko film luzeak idatzi ditu, eta La noche que no acaba (Isaki Lacuesta), El cuaderno de barro (Isaki Lacuesta, Golden FIPA 2011) eta Game Over (Alba Sotorra, Gaudí saria dokumental onenari 2016an) film luze dokumentalak. Hainbat film labur eta bideoinstalazio egin ditu, hala nola Lugares que no existen, Goggle Earth 1.0, Mapell, Luz Azul, Mullada Llum eta El retablo de las adivinaciones. La próxima piel da zuzendari gisa egin duen lehenengo lana. Gaur egun, fikziozko film luze bat idazten ari da Federico Veiroj zuzendari uruguaitarrarentzat.