Saio berezia Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian

Azaroak 2-3 | Lizeo Antzokia | 19:00

Saio berezia Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian

Aurkezpena

Saioa berezia Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian.

Azaroak 2 osteguna

Bright Lights

Espainia. 2016. 11 m. Zuzendaritza: María Zabala. Gidoia: María Zabala.
Aktoreak: Ana Rujas, Iker Porta, Uxue Fernández, Iñigo González, Eneko Sagardoy, Ander Sagardoy, Aitor Artzeniega.
Noa neska itxura batean hotz, lehor eta hutsune emozionalez betea da, iraganeko zenbait gertakariren ondorioz. Sinesteek eta heriotzak bide propioa egin dute, eta ez dira bizi gaur egun bizi diren moduan.

Jules D.

Espainia. 2016. 14 m. Zuzendaritza: Norma Vila. Gidoia: Aitor Eneriz, Norma Vila.
Aktoreak: Lucía Pollán, Jordi Brau, Izan Maíllo.
Gauez, jainkoak ere abandonatutako haitzulo ilun batean lurrean etzanda dagoela, zabor mendien artean hil-hurren, saguzar txiki batek isilean lepoko odola xurgatzen dion bitartean, Julesek bere bizitza labur osoan izan duen ametsa elikatzen du: banpiro bihurtzea.

Extático

Espainia. 2016. 8 m. Zuzendaritza: Azahara Gómez. Gidoia: Azahara Gómez.
Aktoreak: David Blanka, Sergio Sánchez Shaw.
Bi basozainek emakume baten gorpua aurkituko dute basoaren erdian. Heriotza hasiera baino ez da.

Beti bezperako koplak

Espainia. 2016. 5 m. Zuzendaritza: Ageda Kopla Taldea.
Santa Ageda bezperako ospakizuna abiapuntutzat hartuz –non jendea eta bertsolariak etxez etxe joaten diren festa giroan, koplak kantatzen makilek ezarritako erritmoan–, Maialen Lujanbio bertsolariak genero indarkeriaren salaketa gordina egiten du. Bertsoz bertso, indarkeria matxistaren agerpen ezberdinak salatzen dira, bai eta hura gainditzeko gure ezintasuna ere.
Kopla hauek aitzaki hartuta, hogei artista gaztek sortze-lan kolektibo bat zuzentzen dute animazio teknika ezberdinak erabiliz.

Madre de Dios

Kanada. 2015. 7 m. Zuzendaritza: Gigi Saul Guerrero. Gidoia: Gigi Saul Guerrero, Shane McKenzie.
Aktoreak: Tristan Risk, Gabriela Reynoso Cerecero, Luis Javier Gutiérrez.
Emakume bat aldare bati lotuta, babesgabe esnatzen da, eta bi belagile zaharrek, gure bizitzan Antikristoa agerraraztea beste helbururik ez dutenak, Heriotza Santuaren haragi eta hezurrezko estatua bihurtzen dute.

The Stylist

AEB. 2016. 15 m. Zuzendaritza: Jill Gevargizian. Gidoia: Jill Gevargizian, Eric Havens.
Aktoreak: Najarra Townsend, Jennifer Plas, Angela Dupuie.
Claire ile-apaintzaile bakarti bat da, bere errealitate etsigarritik ihes egiteko desira iluna duena. Eguneko azken bezeroak ezin dotoreago uzteko eskatzen dionean, Clairek beste plan batzuk ditu.

Catherine

Frantzia. 2017. 12 m. Zuzendaritza: Britt Raes. Gidoia: Britt Raes.
¡A Catherine le encantan las mascotas! Pero sobre todo, ella ama a su gato. A medida que crece, no puede conectarse con otras personas. Su gato es su vida, y poco a poco ella crece para ser una loca vieja dama gato... ¿Alguna vez encontrará la amistad o el amor?.

Azaroak 3 ostirala

The Love Witch

AEB. 2016. 120 m. Zuzendaritza: Anna Biller. Gidoia: Anna Biller.
Aktoreak: Samantha Robinson, Gian Keys, Laura Waddell, Jeffrey Vincent Parise, Jennifer Ingrum, Lily Holleman, Dani Lennon, Stephen Wozniak, Bernard Bullen, Clive Ashborn, April Showers, Elle Evans, Robert Michael Anderson, Jacob Peacock, Giselle DaMier, Ron Kari.
Sorgin gazte batek bere edabe eta aztikeriak erabiltzen ditu gizonak beraz maitemindu daitezen.