Saio berezia Barakaldoko Clara Campoamor zentro zibikoan

Urriak 25 osteguna | Clara Campoamor zentro zibikoa | 18:30

Saio berezia Barakaldoko Clara Campoamor zentro zibikoan

Aurkezpena

Saio berezia Barakaldoko Clara Campoamor zentro zibikoan.
Sarrera dohainik.

Plunge

Espainia. 2018. 10 m. Zuzendaritza: Alba Lozano. Gidoia: Alba Lozano.
75 urteko emakume bat senarrarekin bizi da baserri bakartu batean. Emakumeak familia-batasunari eutsi gura dio eta senarrak aitortzen dio bere buruaz beste egin nahi duela. Senarra animatzeko emazteak seme-alaben laguntza bilatuko du, baina hauei gutxi axola zaie. Amodio erromantikoak eta senarrarekiko mirespenak berarekin batera bere burua igerilekura botatzeko erabakia hartzera bultzatuko dute.

À peine j’ouvre les yeux

Tunisia. 2015. 102 m. Zuzendaritza: Leyla Bouzid. Gidoia: Leyla Bouzid, Marie-Sophie Chambon.
Aktoreak: Baya Medhaffer, Ghalia Benali, Montassar Ayari, Lassaad Jamoussi, Aymen Omrani.
Tunisia, 2010eko uda, Iraultza aurreko hilabeteak. Farah-k 18 urte ditu, bigarren hezkuntza amaitu berria da, eta bere familiak Medikuntza ikasiko duela espero du. Baina neskak ez du helburu hori buruan. Politikoki konprometituriko rock talde batean abesten du, mozkortu eta gauetan maitasuna eta hiria ezagutzen ibiltzen da, ama Hayet-en borondatearen kontra, honek larregi ezagutzen dituelarik Tunisia eta bertoko arriskuak.