PRE-ZINEBI: Sara Gómezeren oroimenez

Azaroak 4 | Campos Elíseos Antzokia | 20:00

PRE-ZINEBI: Sara Gómezeren oroimenez

Aurkezpena

Zinemakumeak gara! kolektibo feministak antolatzen du Emakumeek zuzendutako zinemaren erakusketa. Aurten gurean apenas ezagutzen dugun Sara Gómez zuzendari afrokubatar gazte eta paragabeari buruzko saio bat eskainiko digu. Sara Gómez zinema kubatarraren aitzindarietako bat izan zen 1959ko iraultzaren ondoren.

Programa Lola Calviñok, Arte eta Industria Zinematografikoaren Kubako Institutuko Zinematekako (ICAIC) zuzendariordeak, aurkeztuko du. Film luze bate mando dugu, hil aurretik amaitu zuena: De cierta manera (1974). Dokumentalaren eta fikzioaren arteko kronika bat da, iraultzak auzo marijinalak errotik kentzeko egin zituen lehen ahaleginei buruzkoa. Prozesu komplexua izan zen eta Sara Gómezek auzo horietako batean bizi diren irakasle baen eta langile baten arteko maitasun-horreman baten bitartez jorratu zuen. Film labur bat ere izango dugu ikusgai, Guanabacoa: Crónica de mi familia (1966). Dokumental autobiografriko horretan, familia-argazkien, herri-musikaren eta amabitxiaren ahozko kontakizunen bitartez, zuzendaria bere erroetan eta garai hartako famiia betzen bizimoduan barneratuko da.

Lola Calviño

Lola CalviñoLola Calviño Arte eta Industria Zinematografikoaren Kubako Institutuko Zinematekako (ICAIC) zuzendariordea eta Julio García Espinosa zuzendariaren alarguna da.