Nire beldur kutunenak

Urriak 19 osteguna | Sala BBK | 19:30

Nire beldur kutunenak

Aurkezpena

Begoña del Teso kazetari eta zinema kritikariaren eskutik, zale askorentzat Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko ikur alternatiboa den emakume honen beldur kutunenak gainbegiratuko ditugu.
Bere bi pertsonai fetitxeenganako grinak, Drakula eta Deabrua, ZINEBIko (Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia) zuzendaria izango den Vanesa Fernández Guerrarekin elkarrizketa bideratuko du.

Begoña del Teso

Begoña del TesoBegoña del Teso (Donostia, 1955) kazetaria, zinema kritikaria eta banpiroen, motorren, zezenen eta Corto Maltés-en zale amorratua da. Sutsuki maite ditu eskrima, Londres, Berlin, Venezia eta boxeoa. Diario Vasco-ko orrialdeetan ohikoa dugu, eta ehunka elkarrizketa argitaratu ditu bertan. Zenbait liburu ere idatzi ditu; besteak beste, La caza del elefante en medio urbano eta Hiltzen nauzu goxoki.

Vanesa Fernández Guerra

Vanesa Fernández GuerraIkus-entzunezkoen Komunikazioko lizentziatua eta Dokumental eta Ikus entzunezkoen Idazketako espezialista da, irakaslea da eta EHUko, Bartzelonako UABko eta EiTB taldeko zenbait gradu eta masterretako kudeaketa-lanak egiten ditu. Urte batzuetan, irakasle-lanak eta telebistarako proiektuetako errealizadore- eta editore-lanak uztartu zituen. Gaur egungo Espainiako zine dokumentalari buruzko diziplina anitzeko Territorios y Fronteras. Research on Documentary Filmmaking proiektuaren koordinatzailea da eta lehen mailako zuzendari, akademiko eta zineko kritikariak gonbidatzen ditu, eztabaida eta gogoeta egiteko topaketa erraztuz. Publicidad Territorios y Fronteras izenarekin liburu hauetako editorea izan da: Territorios y Fronteras. Experiencias documentales contemporáneas (2012), Lurraldeak eta mugaldeak. Esperientzia dokumental garaikideak (2013), Territorios y Fronteras II. Emergencias y urgencias en el cine documental español (2014), Revisitando el género documental: de Flaherty al webdoc (2015) eta Lurraldeak eta Mugaldeak II. Agerraldiak eta presak Espainiako zinema dokumentalean (2015).