Maitasunari eta beste kimera batzuei buruz

Urriak 17 asteazkena | Sala BBK | 19:30

Maitasunari eta beste kimera batzuei buruz

Aurkezpena

Maitasuna mito gisa, itxaropen, alaitasun eta frustrazio sortzaile edo atsekabe-iturri, bere ertzetan gertatzen dena, eta zinemak eta fikzioak nola lagundu duten zenbait rol eta estereotipo, errealitate paraleloak ikusezin bihurtzen dituztenak, eraikitzen eta betikotzen: hori guztia egongo da eztabaidaren erdigunean, eta horretarako adituak izango ditugu bertan: Kristina Zorita, Irantzu Varela eta Raquel Osborne.

Raquel Osborne

Raquel OsborneSoziologian doktorea (UCM), Fulbright bekaduna, eta Soziologian masterra du (M. Ph.) (New Yorkeko Unibertsitatean), UNEDen Soziologiako irakasle titularra eta Katedratiko akreditatua da. Bere ikerketa-lerroak, generoaren eta sexualitatearen arteko intersekzioan, gai hauei buruzkoak dira: genero-indarkeria, diskriminazio positiboa eta arauemaileak ez diren sexualitateen analisia zenbait gairen bidez. Bere argitalpenen artean nabarmentzekoak dira em>La construcción sexual de la realidad (Cátedra, 1993; 2. arg. 2002); Apuntes sobre violencia de género (Bellaterra, 2009); Mujeres bajo sospecha: memoria y sexualidad (1930-1980) (Fundamentos, 2013), eta Mujeres bajo sospecha erakusketa ibiltariaren komisario-kidea da. Bere egungo ikerketa-lerroa arauemaile ez diren sexualitateen azterketara zuzenduta dago, batez ere Espainian XX. mendean.

Irantzu Varela

Irantzu VarelaIrantzu Varela Urrestizala, kazetaria eta feminista, emakumeen aurkako komunikazioan eta indarkerian aditua. Sorkuntza, prestakuntza eta ekintza feministako Faktoria Lila gunearen sortzailea, El Tornilloren sortzaile eta aurkezlea, Él nunca me pegó dokumentalaren zuzendaria eta ikus-entzunezko eta idatzizko hedabideetako kolaboratzailea. Azkenaldian oparitu dioten gauzarik onena katana bat izan da.

Kristina Zorita

Kristina ZoritaKazetaria, 25 urte baino gehiagoko esperientzia du ikus-entzunezkoetan. Kristina Zorita Pantaila Handian blogaren editorea da Eitb.eus-en. Ikus-entzunezkoetako Emakumeen Europako Sareko (EWA) blogean kolaboratzailea eta Ikus-entzunezko eta arte eszenikoetako emakumeen euskal elkarteko (HEMEN) lehendakariordea. Hiru film labur zuzendu ditu.