Maitasun erromantikoa

Urriak 18 osteguna | Sala BBK | 19:30

Maitasun erromantikoa

Aurkezpena

Maitasun erromantikoak bizitza osoari esanahia ematea promes egiten du bere jatorritik bertatik gorteko maitasun gortetiar edo adeitsu gisa. XII. mendean sorturiko maitasun honetatik, ezaugarri nagusi batzuk gordetzen ditu, adibidez damaren idealizazioa, leku berezia ematen diotenak genero-harremanetan.

José Javier Díaz Freire irakaslearen eta ikertzailearen eskutik, maitasun erromantikoari loturiko jatorrian eta mitologian sakonduko dugu.

José Javier Díaz Freire

José Javier Díaz FreireIrakasle titularra EHUko Gaur Egungo Historia Sailean. EHUko La experiencia de la sociedad moderna en España ikerketa-talde bat zuzentzen du. Bere lehen lanak Bigarren Errepublikari buruzkoak dira, eta orduan berritzailea zen metodologia bat erabili zuen, gizarte-zientzietan eta humanitateetan hizkuntza-biraketa deiturikoak eragina. Bere ondorengo lanek historiografia teorikoki berriztatzeko bokazio horrekin jarraitzen dute, eta historia postsozial deituriko horretan sartzen dira, baina paradigma diskurtsiboa gorputz, emozio eta esperientzia kontzeptuetan oinarrituriko kritikaren pean jarriz eta genero-ikuspegiarekin aberastuz. Genero-ikuspegi hau erabiliz, zenbait lan eman ditu argitara maskulinotasunaren historiaz.