Euskal zinemagileen film laburrak

Urriak 21 igandea | Sala BBK | 18:30

Euskal zinemagileen film laburrak

Aurkezpena

Euskal film laburren saioa.

Plunge

Espainia. 2018. 10 m. Zuzendaritza: Alba Lozano. Gidoia: Alba Lozano.
75 urteko emakume bat senarrarekin bizi da baserri bakartu batean. Emakumeak familia-batasunari eutsi gura dio eta senarrak aitortzen dio bere buruaz beste egin nahi duela. Senarra animatzeko emazteak seme-alaben laguntza bilatuko du, baina hauei gutxi axola zaie. Amodio erromantikoak eta senarrarekiko mirespenak berarekin batera bere burua igerilekura botatzeko erabakia hartzera bultzatuko dute.

I am Awake Now

Espainia. 2017. 22 m. Zuzendaritza: Itziar Orbegozo. Gidoia: Itziar Orbegozo.
I am Awake Now film hau etxe abandonatu bateko geletan egindako ibilia da, eraikin hartan bertan sortu eta zenduriko emakumearen familia-argazkiak daudelarik. Topaketa honek emakume harekiko fikziozko elkarrizketa ahalbidetzen du iraganaz, etorkizunaz eta denbora atxiki eta edukitzeko irrikaz.

Algunas aves vuelan solas

Espainia. 2016. 15 m. Zuzendaritza: Andrea Jaurrieta. Gidoia: Andrea Jaurrieta.
Manuel eta Adela ez daude ezkontzako unerik onenean. Las Cañas urmaelera egingo duten bidaia batean Santi, txorizale gazte bat, ezagutuko dute. Manuel eta Adela ez daude ezkontzako unerik onenean. Las Cañas urmaelera egingo duten bidaia batean Santi, txorizale gazte bat, ezagutuko dute.

Lehen jaunartzea

Espainia. 2017. 7 m. Zuzendaritza: Leire Egaña. Gidoia: Leire Egaña.
Jaunartze bat ospatzen da, lehenengoa. Helduak solasean eta haurrak jolasean dabiltza. Iceberg edo izotz-mendi bat bezala, istorioak, aurrera egin eta azpian ezkutaturikoa azaleratu ahala, ikuslea astintzen du.

Calas para Eva

Espainia. 2018. 15 m. Zuzendaritza: Ilune Diaz. Gidoia: Ilune Diaz.
Azken haustura sentimentala gainditu ezinik dabilen Evaren errutinak beste norabide bat hartuko du, bere izenean loreak jasotzen hasten denean era anonimoan. Loreak baino ez dira…, baina interes hutsa baino zerbait gehiago ernaraziko dute berarengan.