Emakumezkoen film laburrak

Urriak 23 astelehena | Azkuna Zentroa | 19:30

Emakumezkoen film laburrak

Aurkezpena

Film laburren sorta ederra, TRAMAk (emakumeek egindako zinema, bideo eta multimediako erakusketa eta jaialdien koordinakundea) aukeratua.

Bombón helado

Espainia. 2017. 9 m. Zuzendaritza: Sadrak Zmork. Gidoia: Sadrak Zmork.
Emakume batek fantasia erotikoak ditu jaki izoztuak gertatzen eta birentzako mahaia prestatzen duen bitartean.

Centrifugado

Espainia. 2017. 11 m. Zuzendaritza: Mireia Noguera. Gidoia: Mireia Noguera.
Mutil gazte batek adineko andre bati gobada edo lixiba etxeraino igotzen laguntzen dio. Behin etxe barruan, ez dirudi andreak joaten laga gura dionik.

Conservas

Espainia. 2017. 16 m. Zuzendaritza: Mireia Pozo. Gidoia: Mireia Pozo.
Paula neska kezkatsua da eta harreman irekia proposatu gura dio senargaiari. Baina jelosiak, zalantzek eta beste pertsona batenganako irrikak ez diote erraztuko gura duena aitortzea.

Desencuentro

Espainia. 2017. 16 m. Zuzendaritza: Elba Mairal. Gidoia: Elba Mairal.
Ezkondurik egon ziren gizon eta emakume batek, bakoitzak bere aldetik, beraientzat ezkon bizitza eta ondorengo haustura zelakoa izan zen aitortuko dute.

Indios y vaqueros

Espainia. 2016. 5 m. Zuzendaritza: Emilia Ruiz. Gidoia: Emilia Ruiz.
Leo, 5 urtekoa, egunero jolasten da etxean indio eta bakerotan.

La hora de la merienda

Espainia. 2017. 18 m. Zuzendaritza: Alba González de Molina. Gidoia: Alba González de Molina.
Chela, duela gutxi alargundua, iritsi berria da beste hiri batera. Egun batean auzokoa, Elena, ezagutu eta askaltzera gonbidatuko du.

Marta

Espainia. 2017. 16 m. Dirección: Lucía Forner. Gidoia: Lucía Forner.
Martak uste du bere lanbide ideala serieko hiltzaile izatea litzatekeela, eta lehen biktima Carlos izatea gura du.

Monday

Espainia. 2017. 8 m. Zuzendaritza: Candice Vallantin. Gidoia: Candice Vallantin.
Eguneroko errutinaren asperdurak zanpatuta, negozio-emakume batek guztiarekin apurtzea erabakitzen du.

Sé lo que quieras

Espainia. 2017. 10 m. Zuzendaritza: Marisa Crespo eta Moisés Romera. Gidoia: Marisa Crespo y Moisés Romera.
Mundu honetan, borrokatzen eta ahalegintzen bazara, lor ditzakezu zeure ametsak. Eta Yulissa, kolonbiar neska gaztea, hori erakustera etorri da.

The Neverending Wall (El muro interminable)

Espainia. 2017. 12 m. Zuzendaritza: Silvia Carpizo. Gidoia: Silvia Carpizo.
Gertaera traumatiko baten ostean, emozioetan zehar egindako ibilaldia, artearen bidez transmititua.