Emakumeak beldurrezko zineman

Urriak 17 asteartea | Sala BBK | 19:30

Emakumeak beldurrezko zineman

Aurkezpena

Ana Lily Amirpour, Jennifer Kent, Jen eta Sylvia Soska ahizpak, Anna Biller edota Karyn Kusama funtsezko izenak dira ikuspegi femenino eta feminista batetik beldurrezko generoaren arketipo zaharretan sakontzen ari diren emakumeen belaunaldi berriaren ernatzean. Violeta Kovacsis irakasle eta zinema kritikariak koiunturazko keinu hutsetik harago doan fenomeno bat ulertzen lagunduko digu.

Violeta Kovacsics

Violeta KovacsicsZinematografiaren teorian, historian eta dokumentazioan doktorea Pompeu Fabra Unibertsitatean. Irakaslea da ESCACen (Universitat de Barcelona) eta Pompeu Fabra Unibertsitatean. ACCEC Kataluniako zinema kritikari eta idazleen elkarteko presidentea da. Zinema kritikari gisa dihardu La Vanguardia-ko “Cultura/s” gehigarrian, Bartzelonako Time Out-en, Diari de Tarragona-n, Caimán Cuadernos de cine-n eta iCat.cat kanalean. Zenbait liburu kolektibotan parte hartu du, Very Funny Things. Nueva comedia americana editatu du eta Un París de cine. Guía de la ciudad en 55 películas liburuaren egilea da. Argitalpenen editorea da itgesko Festival Internacional Cinema Fantàstic de Catalunya jaialdian.