Susana Carramiñana

Susana Carramiñana

Susana Carramiñana Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean. Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Agente masterra eskuratu zuen UNEDen.
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko berdintasun teknikari moduan egiten duen lana eta EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasketak uztartzen ditu, baita artea eta feminismoa batzen dituzten proiektuen garapena ere, bai sorkuntza arloan bai ikerketa, irakaskuntza eta dibulgazio arloan.

Lanbidea: Berdintasunerako teknikaria

Begirada kritikoaren hastapenerako tailerra

Tailerrak begirada kritikoaren hastapenerako espazioa izan nahi du; horretarako, zinema-azterketa eta azterketa kulturala egiteko tresnak eskainiko dira, parte-hartzaileek beren hausnarketa propioak egin ditzaten tailerrean ikasitakoaz harago

Data: 2019ko urriaren 19a · Ordutegia: 9:30etik 17:30era
Lekua: Wikitoki · Prezioa: 10€ (kafea, tea eta bazkaria barne)

Izen-emateak