Puy Oria

Puy Oria

Puy Oria Nafarroako Unibertsitatean Filosofian eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatu zen, 1986an. Zinemarekin izan zuen lehen kontaktua Elías Querejeta PCrekin izan zen, “Las cartas de Alou” filmean, 1989an. Ordutik, hogeita hamar filmetik gorako ekoizpen sailetan egin du lan. 1999an, Montxo Armendarizekin batera sortu zuen Oria Films ekoiztetxea. Harekin bederatzi film ekoitzi ditu, tartean, “Silencio roto”, “Obaba” eta “No tengas miedo”.
PIAFeko (Ikus Entzunezko Federatutako Ekoiztetxe Independenteak) presidentea da 2018tik. Horrez gain, Nafarroako Kultura Kontseiluko, Madrilgo Erkidegoko Kultura Kontseiluko eta Espainiako Kultura Elkarteko batzorde aholku emaileko kidea da. Espainiako Zinema Akademiako kide ere bada.

Lanbidea: Ekoizlea

Begirada kritikoaren hastapenerako tailerra

Tailerrak begirada kritikoaren hastapenerako espazioa izan nahi du; horretarako, zinema-azterketa eta azterketa kulturala egiteko tresnak eskainiko dira, parte-hartzaileek beren hausnarketa propioak egin ditzaten tailerrean ikasitakoaz harago

Data: 2019ko urriaren 19a · Ordutegia: 9:30etik 17:30era
Lekua: Wikitoki · Prezioa: 10€ (kafea, tea eta bazkaria barne)

Izen-emateak