Marta Velasco

Marta Velasco

Zinemaren industrian 2002an sartu zen, ekoizle independente gisa hasi baitzen, Gonzalo Bendalarekin beren konpainia, Áralan Films 2004an sortu zuen arte. Urte horretatik aurrera, film laburrak ekoitzi zituzten, harik eta haien lehen fikziozko film luzea, Patricia Ferreiraren “Los niños salvajes” ekoitzi zuten arte. Film horrek Malagako 15. zinema jaialdian Urrezko Biznaga jaso zuen, eta hiru Goya saritarako izendatu zuten.
2014ko maiatzean, European Film Promotionek (EFP) eta Zinemagintzako eta Ikus Entzunezko Arteen Institutuak Espainiako ordezkari gisa hautatu zuten Producers on the Move plataformarako. Urte berean, Torontoko jaialdian (TIFF) Producers Lab Torontorako hautatutako Europako 10 ekoizleren arteko espainiar bakarra izan zen.

Lanbidea: Ekoizlea

Begirada kritikoaren hastapenerako tailerra

Tailerrak begirada kritikoaren hastapenerako espazioa izan nahi du; horretarako, zinema-azterketa eta azterketa kulturala egiteko tresnak eskainiko dira, parte-hartzaileek beren hausnarketa propioak egin ditzaten tailerrean ikasitakoaz harago

Data: 2019ko urriaren 19a · Ordutegia: 9:30etik 17:30era
Lekua: Wikitoki · Prezioa: 10€ (kafea, tea eta bazkaria barne)

Izen-emateak