María Mur

María Mur

María Mur Dean (Iruñea, 1977) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean (Bilbao). Egun Bilboko consonni arte garaikideko ekoiztetxeko zuzendaria da (www.consonni.org). Horrez gain, Murrek beste batzuekin batera fundatu zuen Pribuplikarrak (2005-2009) feminismo eta arte kolektiboa, eta kultur politiken inguruko ikerketa ugaritan hartzen du parte. Ahozko eta idatzizko hitza darabil hainbat formatutan, ekoizpen garaikideari eta arteak esfera publikoa osatzeko dituen aukerei buruzko hainbat eztabaidetan haren alea jarriz.

Lanbidea: Argitaratzailea

Begirada kritikoaren hastapenerako tailerra

Tailerrak begirada kritikoaren hastapenerako espazioa izan nahi du; horretarako, zinema-azterketa eta azterketa kulturala egiteko tresnak eskainiko dira, parte-hartzaileek beren hausnarketa propioak egin ditzaten tailerrean ikasitakoaz harago

Data: 2019ko urriaren 19a · Ordutegia: 9:30etik 17:30era
Lekua: Wikitoki · Prezioa: 10€ (kafea, tea eta bazkaria barne)

Izen-emateak