María del Puy

María del Puy

María del Puy Alvarado Landa es ECAMen diplomatu zen, Ikus Entzunezko Ekoizpenean, eta Madrilgo Complutense Unibertsitatean Informazio Zientzietan lizentziatu zen. Bere ikus entzunezko prestakuntza osatu zuen New Yorkeko Unibertsitatean eta Radio Televisión Españolaren institutu ofizialean.
2005etik Malvalanda SL ikus entzunezko ekoiztetxeko zuzendaria da, eta bertan hainbat ikus entzunezko proiektu eta proiektu dokumental egin ditu. Ekoizle lanak irakasle lanekin uztartzen ditu, hainbat prestakuntza zentrotan (ECAM, Zinemaren Institutua, Europako Diseinuaren Institutua) eta Madrilgo Complutense Unibertsitatean eskolak ematen baititu. Fikziozko film labur onenaren Goya jaso zuen, eta Oscar sarietan kategoria berberean hautatu zuten, Rodrigo Sorogoyenen “Madre” film laburragatik. Goya sarietarako beste bi izendapen ditu, “Primavera Rosa en México” eta “Luchadoras” film laburrengatik. Sorogoyenen “Madre” film laburraren izen bereko filmaren, haren jarraipenaren, ekoizlea ere bada. 2018an filmatu zen, eta Veneziako eta Sevillako jaialdietan aurkeztuko da 2019an.

Lanbidea: Ekoizlea

Begirada kritikoaren hastapenerako tailerra

Tailerrak begirada kritikoaren hastapenerako espazioa izan nahi du; horretarako, zinema-azterketa eta azterketa kulturala egiteko tresnak eskainiko dira, parte-hartzaileek beren hausnarketa propioak egin ditzaten tailerrean ikasitakoaz harago

Data: 2019ko urriaren 19a · Ordutegia: 9:30etik 17:30era
Lekua: Wikitoki · Prezioa: 10€ (kafea, tea eta bazkaria barne)

Izen-emateak