Maite Larrauri

Maite Larrauri

Maite Larrauri (Valentzia, 1950) Filosofia irakaslea izan da erdi mailako ikastetxe publikoetan, 36 urtez. Egun, erretiratuta dago.
Militante antifrankista eta feminista izan zen joan den mendeko 70eko hamarkadan. Diferentziaren feminismo italiarra itzuli eta ekarri zuen.
Artikulu ugari argitaratu ditu Espainiako aldizkarietan (Archipiélago, Revistas de Occidente, Cuadernos de Pedagogía, Disenso, Er) eta atzerrikoren batean (Rue Descartes, Via Dogana), Foucaulten, Spinozaren, Kierkegaarden, Bergsonen, Nietzscheren eta Weilen inguruan.
Joan den mendeko 90eko hamarkadan El País egunkariko atal nazionalean eta Valentziako erkidegoko atalean laguntzaile moduan jardun zuen, eta hainbat iritzi artikulu argitaratu zuen. Egun modu erregularrean laguntzen du Fronterad aldizkari digitalean eta TVEren 2. kanaleko Para todos programan.
10 liburuz osatutako “Filosofía para profanos” bildumaren autoreetako bat da.

Lanbidea: Filosofoa

Begirada kritikoaren hastapenerako tailerra

Tailerrak begirada kritikoaren hastapenerako espazioa izan nahi du; horretarako, zinema-azterketa eta azterketa kulturala egiteko tresnak eskainiko dira, parte-hartzaileek beren hausnarketa propioak egin ditzaten tailerrean ikasitakoaz harago

Data: 2019ko urriaren 19a · Ordutegia: 9:30etik 17:30era
Lekua: Wikitoki · Prezioa: 10€ (kafea, tea eta bazkaria barne)

Izen-emateak