Itziar Gandarias

Itziar Gandarias

Itziar Gandarias Goikoetxea Psikologian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean. Doktorea da Psikologia Sozialean. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan honako tesi honen bidez lortu zuen doktoretza: “Hasta que todas seamos libres: Encuentros, tensiones y retos en la construcción de articulaciones entre colectivos de mujeres migradas y feministas en Euskal Herria”. Deustuko Unibertsitateko Psikologia Fakultatean irakaslea da, baita Esku Hartze Sozialaren Psikologiaren masterrean ere. CEAR Euskadirekin elkarlanean aritzen da, Hego Mugaren inguruko ikerlari moduan eta Saharaz hegoaldeko emakumeen gorputzean mugek duten eragina ikertzen. Babel Munduko Emakumeak eta Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxaren Plataforman parte hartzen du.

Lanbidea: Psikologia Irakaslea

Begirada kritikoaren hastapenerako tailerra

Tailerrak begirada kritikoaren hastapenerako espazioa izan nahi du; horretarako, zinema-azterketa eta azterketa kulturala egiteko tresnak eskainiko dira, parte-hartzaileek beren hausnarketa propioak egin ditzaten tailerrean ikasitakoaz harago

Data: 2019ko urriaren 19a · Ordutegia: 9:30etik 17:30era
Lekua: Wikitoki · Prezioa: 10€ (kafea, tea eta bazkaria barne)

Izen-emateak