Ana Díez

Ana Díez

Ana Díez zinema zuzendaria eta gidoilaria da. Medikuntzan lizentziatu zen, baita Zinema Zuzendaritzan ere, Mexikoko CCCn. Egun Zinema Gidoiko eta Eszenaratzeko irakaslea da Carlos III. Unibertsitatean, eta Zinema Zuzendaritza ematen du ECAMen.
Telebistan, gidoilaria eta zuzendaria izan da CANAL PLUSen hainbat tarteko film dokumentaletan.
Zinemari dagokionez, fikziozko honako film luzeen gidoilari eta zuzendari izan da: “Ander eta Yul” (Zuzendari berri onenaren Goya), “Todo está oscuro”, “Algunas chicas doblan las piernas cuando hablan” eta “Paisito”. Honako dokumental luzeen gidoilari eta zuzendari ere izan da: “Elvira Luz Cruz, pena máxima”, Dana Rotbergekin batera zuzendua (Mexikoko Zinema Akademiaren Ariel saria), “La mafia en La Habana” eta “Galíndez” (New Yorkeko jaialdiko dokumental onenaren saria).

Lanbidea: Zuzendaria eta gidoiegilea

Begirada kritikoaren hastapenerako tailerra

Tailerrak begirada kritikoaren hastapenerako espazioa izan nahi du; horretarako, zinema-azterketa eta azterketa kulturala egiteko tresnak eskainiko dira, parte-hartzaileek beren hausnarketa propioak egin ditzaten tailerrean ikasitakoaz harago

Data: 2019ko urriaren 19a · Ordutegia: 9:30etik 17:30era
Lekua: Wikitoki · Prezioa: 10€ (kafea, tea eta bazkaria barne)

Izen-emateak