Simon and Laura

Urriak 19 ostirala | Sala BBK | 20:15 | Trailer

Simon and Laura

Fitxa teknikoa

Erresuma Batua. 1955. 87 m. Zuzendaritza: Muriel Box. Gidoia: Peter Blackmore.

Fitxa artistikoa

Peter Finch, Kay Kendall, Muriel Pavlov, Hubert Gregg, Maurice Denham, Ian Carmichael, Richard Wattis, Thora Hird, Terence Longdon, Clive Parritt, Alan Wheatley, Marianna Stone, Jill Ireland, Shirley Anne Field.

Sinopsia

1950eko urteetako BBCn, familia bati buruzko serie dramatikoa bizitza errealean zoriontsu ezkondutako bi antzezlerengan oinarritzea bururatzen zaio ekoizle bati. Zoritxarrez Foster-tarrak aukeratzen ditu: hauek dirua behar dute eta seriea protagonizatzea onartuko dute. Antzezleak izango dira, baina zoriontsu ezkondutako hori oso zalantzazkoa da.

Muriel Box

Muriel BoxViolette Muriel Baker 1905ean jaio zen Tolworth-en, Ingalaterra; British International Pictures-en sartu zen, eta ekoizpen-laguntzaile gisa lan egin zuen, antzezle eta dantzari izateko ahaleginetan huts egin ondoren. 1935ean Sydney Box kazetariarekin ezkondu zen, eta beronekin berrogei antzerki-lan baino gehiagotan kolaboratu zuen, gehienak emakumeek protagonizatuak. Elkarrekin sortu zuten Verity ekoizpen-etxea. 1945ean The Seventh Veil filmarengatik jatorrizko gidoi onenaren saria eman zioten. 1951n senarrak London Independent Producers sortu zuen, eta horrek Murieli aukera gehiago eman zion zuzentzeko. Box-ek nahiago zituen gaur egungo gai eztabaidatuei (irlandar politika, nerabeen sexu, abortu, sasiko seme-alaba, sifilis eta abarri) buruzko libretoak; beraz, film asko debekatu egin zizkieten bertoko agintariek. Nahiz eta bizitzan zehar film asko zuzendu eta gidoiak egin, emakume izatea pairatu zuen gizonek zuzenduriko industria honetan. Boxek filmak zuzentzeari utzi zion nobelak idazteko, eta Fémina argitaletxe arrakastatsua sortu zuen, horrek aukera eman ziolarik bere feminismoa askatasunez adierazteko.