Salvación

Urriak 22 igandea | BilboRock | 18:30 | Trailer

Salvación

Fitxa teknikoa

Espainia. 2016. 80 m. Zuzendaritza: Denise Castro. Gidoia: Denise Castro, Lluís Segura, Laia Soler.

Fitxa artistikoa

Marina Botí, Ricard Balada, Laura Yuste.

Sinopsia

Cris, hamahiru urteko neskatoa, ospitalean sartzen da bihotz irekiko ebakuntza egin diezaioten. Han Víctor ezagutuko du, bere adin bereko mutila. Banpiroa dela esaten dio hark, eta bestelako salbazio mota bat proposatzen dio: hilezkortasuna. Crisek beldurraren, medikuen, amaren eta gaixotasunaren aurka borrokatu eta bizi osorako erabaki bat hartu beharko du.

Denise Castro

Denise CastroDenise Castro (Bartzelona, 1979) zuzendaria, gidoilaria eta ekoizlea da. Salvación filma Escola Superior de Cinema i Audiovisuals de Catalunya eskolan irakasten den Zinema Zuzendaritzako masterrean ondutako fruitua da. Filma bizipen pertsonal batean oinarrituta dago. Haurra zelarik, Denisek bihotzeko murmurioa izan zuen, eta, ondorioz, hil edo bizi operatu behar izan zuten. Bizipen gogor hartatik sortu ze bere opera prima egiteko ideia, ESCACek ekoitzi eta 2016an Sitgesen estreinatu zena. "Ni orduan neskato ilun samarra nintzen eta banpiroa izan nahi nuen. Hilezkorra izango nintzen, ez nintzen gaixo egongo, ez ninduten operatu beharko. Odolaren mende baino ez nintzen egongo".