Most Beautiful Island

Urriak 16 astelehena | Sala BBK | 20:00 | Trailer

Most Beautiful Island

Fitxa teknikoa

AEB / Espainia. 2017. 80 m. Zuzendaritza: Ana Asensio. Gidoia: Ana Asensio.

Fitxa artistikoa

Ana Asensio, Natasha Romanova, David Little, Nicholas Tucci, Larry Fessenden, Caprice Benedetti, Anna Myrha, Ami Sheth, Miriam A. Hyman, Sara Visser, Natalia Zvereva, Sorika Horng, Fenella A. Chudoba, Brett Azar, Malone Thomas, John Speredakos.

Sinopsia

Jolas arriskutsu baten bidez eta iragan lazgarri batetik ihesi erredentzioaren bila dabilen bitartean, Estatu Batuetan nortasun agiririk gabe bizirik irauteko borrokan diharduen emakume etorkin baten istorio lazgarria.

Ana Asensio

Ana AsensioAktore, zuzendari eta gidoilari madrildarra, gaur egun Brooklynen (New York) bizi da. Madrilen zinema eta telebistako aktore gisa hasi zuen bere ibilbidea, besteak beste Nada es para siempre eta Planta 25 telesailetan eta Todo es posible en el bajo sitcom-ean parte hartuz. Estatu Batuetan, Craig Macneill eta Alexei Kaleinak zuzendutako The Afterlight, Vladan Nikolic-ek zuzendutako Zenith eta Oskarra irabazitako Ethan Spiglan zuzendariaren The Archive filmetan aritu da lanean. Antzerki zuzendari eta ekoizle gisa, gaztelaniazko nahiz ingeleseko hainbat lan ditu bere curriculumean, Espainia, Afrika, Estonia, Kuba eta New Yorkeko antzokietan eman direnak. Gidoilari moduan, Paloma Bravoren La piel de Mica best seller espainiarra ingelesera egokitu du, eta lan horrekin egokitzapen onenaren saria jaso zuen New Yorkeko United Solo jaialdian. Most Beautiful Island emakume orkestra honen opera prima txalotua da, South by Southwest jaialdi entzutetsuan film onenaren saria jaso duena.

Oharra

Proiekzioaren ostean solasaldia filmearen zuzendariarekin.
Cardigan Bridge abeslari galiziarrak emanaldi bat eskeiniko digu baita ere.