Los viajeros de la noche

Urriak 19 osteguna | Sala BBK | 20:00 | Trailer

Los viajeros de la noche

Fitxa teknikoa

AEB. 1987. 94 m. Zuzendaritza: Kathryn Bigelow. Gidoia: Kathryn Bigelow, Eric Red.

Fitxa artistikoa

Adrian Pasdar, Jenny Wright, Lance Henriksen, Bill Paxton, Jenette Goldstein, Joshua Miller, Marcie Leeds, Tim Thomerson, James LeGros.

Sinopsia

Baserritar apal baten semea alderraian dabilen banpiro talde batekin elkartu eta bere biktimen odolez elikatzen da, emakume ezezagun eder baten xarmapean jausi ondoren.

Kathryn Bigelow

Kathryn BigelowZuzendari, ekoizle eta gidoilari estatubatuarra. Zuzendari onenaren Oskarra eta Estatu Batuetako zuzendarien sindikatuko zuzendari onenaren saria jaso duen lehenengo emakumea, eta bakarra, izan da, biak ere The Hurt Locker filmarengatik. Zinema ikasketak egin zituen Columbiako Unibertsitatean, margolari ibilbide labur baino sendo baten ondoren, arte kontzeptualeko Art & Language taldean jardutera eraman zuena. The Set-Up (1978) filmarekin hasi zuen bere ibilbidea, eta, Los viajeros de noche (1987) filmarekin kritikaren errekonozimendua lortu ostean, Bigelowk filmografia distiratsua osatu zuen 90eko urteetan funtsezkoak izan ziren zenbait film onduta, hala nola Acero azul (1990), Le llaman Bodhi (1991) eta Días extraños (1995). Bere azken lana Detroit (2017) da, 1967ko uztailean Michigan estatuaren hiriburua astindu zuten arrazagatiko istiluetan girotutako drama.