La próxima piel

Urriak 21 larunbata | Sala BBK | 19:30 | Trailer

La próxima piel

Fitxa teknikoa

Espainia. 2016. 103 m. Zuzendaritza: Isaki Lacuesta, Isa Campo. Gidoia: Isa Campo, Isaki Lacuesta, Fran Araújo.

Fitxa artistikoa

Àlex Monner, Emma Suárez, Sergi López, Bruno Todeschini, Igor Szpakowski, Mikel Iglesias, Greta Fernández, David Arribas, Pablo Rosset, Guillem Jorba.

Sinopsia

Desagertuta zegoen nerabe bat itzuli egin da zortzi urteren buruan, denek hildakotzat jotzen zutenean, eta desagerpenak markatutako familiako bizitzari ekiten dio ostera. Pixkanaka zalantza sortuko da, desagertutako haur bat edo iruzurti bat ote den.

Isa Campo

Isa CampoIsa Campo (Oviedo, 1975) gidoilaria, zuzendaria, ekoizlea eta zinema zuzendaritzako irakaslea da Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean. La próxima piel, Los pasos dobles (Isaki Lacuesta, Urrezko Maskorra 2011ko Donostiako Zinemaldian), Los condenados (Isaki Lacuesta, Fipresci saria 2009ko Donostiako Zinemaldian) fikziozko film luzeak idatzi ditu, eta La noche que no acaba (Isaki Lacuesta), El cuaderno de barro (Isaki Lacuesta, Golden FIPA 2011) eta Game Over (Alba Sotorra, Gaudí saria dokumental onenari 2016an) film luze dokumentalak. Hainbat film labur eta bideoinstalazio egin ditu, hala nola Lugares que no existen, Goggle Earth 1.0, Mapell, Luz Azul, Mullada Llum eta El retablo de las adivinaciones. La próxima piel da zuzendari gisa egin duen lehenengo lana. Gaur egun, fikziozko film luze bat idazten ari da Federico Veiroj zuzendari uruguaitarrarentzat.