Évolution

Urriak 18 asteazkena | Sala BBK | 20:00 | Trailer

Évolution

Fitxa teknikoa

Frantzia. 2015. 81 m. Zuzendaritza: Lucile Hadzihalilovic. Gidoia: Lucile Hadzihalilovic, Alanté Kavaïté.

Fitxa artistikoa

Max Brebant, Julie-Marie Parmentier, Roxane Duran, Mathieu Goldfeld, Nissim Renard, Nathalie Legosles, Pablo-Noé Etienne.

Sinopsia

Emakumeak eta haurrak baino ez dauden uharte urrun batean bizi da Nicolas. Itsasoan gorpu bat aurkitzen duenean, bere bizitzaz eta inguratzen duten pertsonenaz pentsatzen hasten da. Zergatik ari dira bera eta beste mutikoak tratamendu mediko makur horiek jasotzen?

Lucile Hadzihalilovic

Lucile HadzihalilovicLucile Hadzihalilovic (Lyon, 1961) immigrante bosniarren familia batean jaio zen, eta 17 urte bete arte Marokon bizi izan zen. Artearen Historia ikasi eta La Fémis zinema eskola prestigiotsuan graduatu zen 1987an, La première mort de Nono film laburrarekin. 90eko urteen hasieran, Gaspar Noé zinemagile frantziarrarekin lan egiteari ekin zion, Carne (1991) film laburra eta haren sekuela I Stand Alone (1998) editatuz. Elkarrekin Les Cinémas de la Zone ekoiztetxea sortu zuten 1991n, beren proiektuak kudeatu ahal izateko. Horietako bat izan zen La Bouche de Jean-Pierre (1996) film luzea, zeinarekin Hadzihalilovicek Cannesko Zinemaldiko Un Certain Regard sailean parte hartu baitzuen lehenbizikoz. Gidoilari gisa, nabarmentzekoa da Enter the Void (Gaspar Noé, 2009) lanaren idazketan parte hartu izana, aurrekari moduko bat izan baitzen zuzendari gisa egin dituen lan garrantzitsuenen oinarrian dauden testuak sortzeko: Innocence (2004) eta Évolution –Epaimahaiaren Sari Berezia Donostiako Zinemaldian–.