American Mary

Urriak 17 asteartea | Sala BBK | 20:00 | Trailer

American Mary

Fitxa teknikoa

AEB. 2012. 100 m. Zuzendaritza: Jen Soska, Sylvia Soska. Gidoia: Jen Soska, Sylvia Soska.

Fitxa artistikoa

Katharine Isabelle, Julia Maxwell, Antonio Cupo, Connor Stanhope, Paul Anthony, Paula Lindberg, Twan Holliday, Sierra Pitkin, Rikki Gagne, John Emmet Tracy.

Sinopsia

Diru errazaren erakarmenak ebakuntza kirurgiko klandestinoen mundu ilunera eramango dute Mary medikuntzako ikaslea, baina ebakuntzek marka gehiago utziko dituzte harengan bere bezero bitxiengan baino.

Jen & Sylvia Soska

Jen & Sylvia SoskaJen eta Sylvia Soska (North Vancouver, 1983), Soska ahizpak moduan ezagunagoak, Kanadako zuzendari, ekoizle eta gidoilariak dira, grindhouse generoarekiko maitasun adierazpen erabatekoa den Dead Hooker in a Trunk filmarekin beren burua ezagutzera eman zutenak. Beldurrezko zinemarekiko grinak hartaratuta, ibilbide laburra egin zuten aktore gisa, baina laster bertan behera utzi zuten, interpretatzeko eskaini zizkieten estereotipoekin etsia hartuta. Etsipen horretatik sortu zen, hain zuzen, autoekoiztu zuten lehen proiektua, maila apaleko lana inondik ere, baina American Mary (2012) filmari bidea ireki ziona. Ondoren helduko zen See No Evil (2014) filmaren sekuela, eta urtebete geroago Vendetta (2015). Aldi berean, Women in Horror Month (WiHM) nazioarteko ekimenen parte hartu zuten. Emakumeen lanak ezagutzera ematea du xede ekimenak, behar besteko presentzia ez duten industria batean. LGBTQ komunitatearen eskubideen aldeko ekintzaile ezagunak, Soska bikiak zinemagileen belaunaldi berri bateko ordezkari distiratsuak dira, Gigi Saul Guerrero eta Jill Gevargizian film laburren egileekin batera, besteak beste.