À peine j’ouvre les yeux

Urriak 15 astelehena | Sala BBK | 20:00 | Trailer

À peine j’ouvre les yeux

Fitxa teknikoa

Tunisia. 2015. 102 m. Zuzendaritza: Leyla Bouzid. Gidoia: Leyla Bouzid, Marie-Sophie Chambon.

Fitxa artistikoa

Baya Medhaffer, Ghalia Benali, Montassar Ayari, Lassaad Jamoussi, Aymen Omrani.

Sinopsia

Tunisia, 2010eko uda, Iraultza aurreko hilabeteak. Farah-k 18 urte ditu, bigarren hezkuntza amaitu berria da, eta bere familiak Medikuntza ikasiko duela espero du. Baina neskak ez du helburu hori buruan. Politikoki konprometituriko rock talde batean abesten du, mozkortu eta gauetan maitasuna eta hiria ezagutzen ibiltzen da, ama Hayet-en borondatearen kontra, honek larregi ezagutzen dituelarik Tunisia eta bertoko arriskuak.

Leyla Bouzid

Leyla BouzidLeyla, Nouri Bouzid zuzendariaren alaba, Tunisian jaio zen 1984an. Bertan hazi eta nerabetzaroa igaro ondoren, Parisera aldatu zen Sorbonan literatura ikasteko. Lehenengo film laburra Bonjour (Sbah el khir) egin ostean, La Fémis-en osatu zituen ikasketak. Bere gradu amaierako lana La Fémis-en Soubresauts da. 2012an, Tunisian, Clermont-Ferrand-eko Film Laburren Nazioarteko film laburren zinemaldian aurkeztu zuen eta arrakastaz hartua izan zan. 2013an lehen film laburra, Zakaria, ekoitzi zuen eta brontzezko Étalon eman zioten, baita Thomas-Sankara saria ere Uagaduguko (Fespaco) Zinema eta Telebistako Panafrikar Jaialdian, Burkina Fason (2015). Baita ere 2015ean, bere À peine j'ouvre les yeux film luzea zinemaldi askotan hautatu zuten, horien artean nabarmenduz Veneziako Mostra, Kartagoko Zinemaldia, Donibane Lohitzuneko gazte errealizadoreen nazioarteko Zinemaldia eta Dubaiko Nazioarteko Zinemaldia, non jaso baitzuen urrezko Muhr saria.