Aurkezpena

XXIV. Emakumeek egindako zinemaren erakusketa

Filosofoa eta idazlea den Maite Larrauriren laguntzarekin, feminismoaren uneko egoeraren argazkia egin nahi dugu, Zinemakumeak gara! jaialdiko XXIV. ediziorako hautatutako pelikulen testu eta azpitestuetan islatzen den prozesu iraultzailearen subjektu gisa duen berebiziko garrantzia aztertzearekin batera.

“Aldaketaren zurrumurrua” izenburupean multzokatutako zazpi film luze ikusteko aukera izango dugu eta, hauen inguruan, feminismoaren laugarren olatuak oraindik ere estamentu erreakzionarioenei aurre egin behar dien ekoizpen kulturalean izandako inpaktua eztabaidatuko dugu. Ahalegin horretan bidaide izango ditugu Clara Serra, Aixa de la Cruz, María Mur, eta hiru emakume produktore eta moderatzaile lanetan arituko da CIMA elkarteko presidenteordea den Virginia Yagüe. Haien guztien talaia pribilegiatutik aztertu ahalko dugu emakumeek ikus-entzunekoen munduan gaur egun bizi duten benetako egoera. Nahikari Ipiñak, María del Puy Alvaradok eta Marta Velascok osatutako mahai ingurua izango da Simone Beauvoir sariaren edizio berriaren atariko saioa, aurten Puy Oria zinema produktorearen ibilbide oparoa goraipatuko duena.

Hainbat jarduera gehiago ere izango ditugu; gure artean egongo da Ana Díez zuzendari eta gidoilaria, EZEZAGUNAK ataleko gonbidatu nagusi gisa, bere “Elvira Luz Cruz, pena máxima” dokumentala aurkeztera etorriko dena, aurten NOKA programan parte hartu duten Itziar Leemans, Estibaliz Urresola eta Tamara Lucarini film laburren zuzendarien lanen erakusketari sostengua emateaz gain. NOKA programak Euskadin lan egiten duten emakume zinemagileei (zuzendari eta/edo produktore) laguntza pertsonalizatua eskaintzen die film luze zinematografikoak gara ditzaten.

Programa ixteko “La camarista” filma proiektatuko da eta Isabel Otxoak, Itziar Gandariasek eta Susana Carramiñanak mahai ingurua burutuko dute gizarte postindustrialean langile mugimenduaren giltzarri gisa feminismoak duen garrantzia eztabaidatzeko. Bestalde, programaren barruan eskainiko dira ere UPV/EHU-ko irakaslea den Aintzane Rincónen “Begirada kritikoaren hastapenerako tailerra” eta XPREST! AUX. film laburren jaialdiaren VIII. edizioa.

Begirada kritikoaren hastapenerako tailerra

Tailerrak begirada kritikoaren hastapenerako espazioa izan nahi du; horretarako, zinema-azterketa eta azterketa kulturala egiteko tresnak eskainiko dira, parte-hartzaileek beren hausnarketa propioak egin ditzaten tailerrean ikasitakoaz harago

Data: 2019ko urriaren 19a · Ordutegia: 9:30etik 17:30era
Lekua: Wikitoki · Prezioa: 10€ (kafea, tea eta bazkaria barne)

Izen-emateak